Leku ezinhobea egun lasai batzuk igarotzeko. Oso etxe polita da, zaindua eta garbia, eta jabeak, oso jatorrak. Ume txikientzat jolasteko gela bat dauka eta nagusiagoentzat, ping-pong eta futbolinera jolasteko txoko bat. Herria ere oso lasaia da paseotxoak emateko edo nahi izanez gero, inguruko mendietara igotzeko abiapuntu aproposa. Guztiz gomendagarria! Bueltatuko gara.